Alessio Liscik Osasunako entrenatzailea izateari utzi dio
Nafarroako klubak astelehenean iragarri du italiarrak ez duela jarraituko taldea zuzentzen; Liscik beste urtebeterako kontratua zuen, Osasunarekin.
Alessio Liscik beste denboraldi baterako kontratua zuen Osasunarekin. Argazkia: Europa Press.
Alessio Liscik Osasunako entrenatzailea izateari utzi dio, Nafarroako klubak astelehen arratsaldeko azke orduan iragarri duenez. Italiarrak beste denboraldi baterako kontratua zuen Osasunarekin, alegia, 2027ko ekainera arte, baina, azkenean, ez du bigarren denboraldi hori beteko, eta talde gorritxoaren aulkia utziko du.
Osasunak argitaratutako oharrak honela dio: “Osasuna eta Alessio Lisci elkarrengandik banandu dira. Klubak eskerrak eman nahi dizkio entrenatzaile italiarrari, talde gorritxoan emandako denboraldian berak erakutsi dituen arduragatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik; halaber, eskertu nahi dio bazkideei, zaleei, Zuzendaritza Batzako kideei eta langileei emandako tratu aparta. Era berean, klubak haren laguntzaileak izan direnei ere eskerrak eman nahi dizkio; hauek dira: Alberto Gines, Dario Navarro, Gianluca Troilo eta Joan Garcia. Denak murgildu dira Osasunako idiosinkrasian lehen egunetik, eta bikain bete dute euren lana. Alessiori eta haren laguntzaileei, Osasunak zorterik onena opa nahi die, hemendik aurrera izango dituzten erronka profesionaletan”.
Osasunak hamazazpigarren postuan eman dio amaiera Ligari, hamazortzigarren postuan izan den eta Bigarren Mailara jaitsi den Mallorcarekin berdinduta. Iruñeko taldeak Ligako azken bost partidak galdu ditu, eta oso gertu izan du maila galtzea; azkenean, baina, Lehen Mailari eutsi dio.
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak agerraldia egingo du asteartean, arratsaldean, Sadarren, denboraldiaren balantzea egitea helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Kikildu behar ez gaituen zerbait dela uste dut”
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina asmatze faltak nagusitasun horrek garaipena lortzea eragotzi du.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"
Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).