Iraolaren Bournemouthek Cityrekin berdindu du, eta Artetaren Arsenal txapeldun egin du
Horrela, Londresko taldeak Premier Liga irabazi du, 22 urte eta gero. Arsenalek hamalaugarren liga bereganatu du.
Eli Junior Kroupi gaztea, Bournemouth markagailuan aurretik jarri duen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Mikel Arteta entrenatzaile donostiarraren Arsenalek irabazi du gaur Premier League txapelketa, 22 urte eta gero, Manchester Cityk bana berdindu ostean, Andoni Iraola entrenatzaile usurbildarrak zuzendutako Bournemouthen futbol zelaian.
Honenbestez, Martin Zubimendi gipuzkoarrak, Mikel Merino nafarrak eta Martin Odegaard norvegiarrak, Realeko jokalari ohiek, eta Kepa Arrizabalaga bizkaitarrak, Athleticeko atezain ohiak, Premierra irabazi dute Arsenalekin.
Artetaren mutilek ligako azken partida jokatuko dute igande honetan Crystal Palacen aurka, eta Selhurst Parken garaikurra jasoko dute partida amaitutakoan.
Vitality Stadiumean, City partida hasieran nagusi izan da, batez ere Antoine Semenyori esker. Erling Haalandek pasea eman ostean, 12. minutuan gola sartu du Semenyok, baina epaileak baliogabetu dio, jokoz kanpo zegoelako. Hala ere, etxeko taldeak Gaurdiolaren jokalariei aurre egin die, eta Gianluigi Donnarummaren area ingurura hurbiltzen hasi dira.
Horrela, Andoni Iraolak entrenatutako taldeak 39.ean aurrea hartu du markagailuan, Adrien Truffertek ezker hegaletik bideratu duen jokaldi luze baten ondoren; hortik pasa da Eli Junior Kroupi gaztea, eta, eskuinkada, eskuadran jarri du.
Atsedenalditik itzuli bezain laster, bisitariek arriskua sortu dute. Semenyok pasea eman dio Haalandi, eta norvegiarrak baloia Nico O'Reillyri utzi dio, baina ezkerkada indartsua aurkariaren atezainak aldaratu du. Ondoren, Jeremy Dokuk ere ez du asmatu eta Bournemouthen erantzuna bikoitza izan da, Evanilsonen bidez, jaurtiketa bi egin baititu. Lehenengoa 53. minutuan, Donnarummak gelditu dio, eta bigarrena, 60.ean, gora joan zaio.
Pep Guardiolak aldaketak egin dituen arren, gutxi nabaritu dira eta Bournemouthek hobera egin du bigarren zatian. David Brooksen erremate batek zutoina jo du. Era berean, Iraolak aulkia mugitu eta City kontrolatu du. Hala ere, luzapenean sartutako golari esker porrota saihestu du Guardiolaren taldeak, Haalandek zutoinera egindako jaurtiketa baten aldaratzea harrapatu baitu, eta ezkerkada gurutzatu batekin gola egin.
Nahiz eta azken minutuetan Cityk sakatu, ez du garaipenik erdietsi eta ligako sailkapeneko bigarren postuan geratu da, 78 punturekin. Eta hiru puntu besterik ez dira jokoan geratzen, beraz; Arsenalek dagoeneko 82 dituenez, Ingalaterrako Ligako txapelduna da, hamalaugarren aldiz.
Zure interesekoa izan daiteke
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?