Aston Villak Friburgo hartu du mendean (0-3), eta Emeryk bere bosgarren Europa Liga irabazi du
Hondarribiko entrenatzaileak talde ingelesa garaipena lortzera eraman du Istanbulen jokatu den finalean. Aston Villa nagusi izan da norgehiagokan, eta finala aise irabazi du.
Dibu Martinez, Aston Villako atezaina, Unai Emery bizkar gainean duela, garaipena ospatzen. Argazkia: Europa Press
Unai Emery entrenatzaile hondarribiarrak zuzentzen duen Aston Villak Friburgo jipoitu du gaur Istanbulen jokatutako Europa Ligako finalean (0-3). Horrela, prestatzaile gipuzkoarrak bere bosgarren Europa Liga irabazi du, Sevillarekin irabazitako hiru garaikurren eta Vila-realekin lortutako bakarraren ostean, 2014, 2015, 2016 y 2021ean.
Youri Tielemans, Emi Buendia eta Morgan Rogersen golek Birminghamera eraman dute kopa, eta Emeryri txapelketako errege moduan jarri dute.
Talde ingelesak ez zuen txapelketa bat irabazten 1996tik. Gainera, 1982ko Europako Superkopatik Villak lortu duen Europako lehen garaikurra da.
Duela bi denboraldi Birminghamgo taldea Txapeldunen Ligara eraman du lau hamarkada geroago, eta Emeryren ibilbideak koska historiko bat utzi du Istanbulen, zale ingelesak Villa Parken haren omenez estatua bat jartzera bultzatzeko adina.
Ingalaterrako taldeak inoizko ondoen jardun du, eta atsedenaldiaren aurretik markagailuan agintzen zuen. Horrela, 1996ko Kopa finala jokatu eta 30 urtera garaikur bat altxatu du berriro. Ingalaterran galdu dituen lau finalak ahaztu ditu gaurkoarekin.
Lehen zatian, Youri Tielemans eta Emiliano Buendiaren golek Friburgo jota utzi dute. Alemaniako taldea hasieratik ibili da artega, zelaian gaizki kokatuta eta pase eskasak eginez.
Hondarribiko entrenatzailearen arbelak Tielemansek 0-1ekoa egiteko balio izan du, motzean jarritako korner jaurtiketa batean, eta Buendiak, ezkerkadaz, eskuadran jarri du, eta luzapenean errenta bikoiztu egin du. Aldageletatik bueltan, aldaketarik gabe, Julian Schusterren jokalariak Ingalaterrako taldearen menpe jarraitu dute, aurkarien zelaian arriskurik sortu gabe. Halako batean, Buendiak ezker hegalean jokaldia egin eta Morgan Rogersi baloi bikaina jarri dio, hark 0-3koa egiteko.
Amaierarako ordu erdi falta zela, aulkia mugitu du entrenatzaile alemaniarrak. Friburgok bere historiako lehen garaikurra irabaztetik oso urrun egon da gaur, eta Villa erasoan bezain ondo moldatu da defentsan azken minutu horietan.
Emiliano Martinez, Aston Villako atezaina
Emery ni bezalako irabazle bat da, neurketak irabazteko sekulako grina du. Asko maite dut
Emiliano Dibu Martinez argentinarrak, Aston Villa taldeko atezainak, azpimarratu duenez, Emery "irabazle" bat da, eta "partidak irabazteko sekulako grina" du. "Asko maite dut", aitortu du atezainak.
"Aspalditik ezagutzen dut eta oso ondo moldatzen naiz berarekin. Ni bezalako irabazlea da, partidak irabazteko sekulako grina du. Asko maite dut", adierazi du atezain argentinarrak Movistarren.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.