Real Madrilek City menderatu du, emaitza iraulita; Borussia Dortmundek eta PSGk garaipen sendoak lortu dituzte
Borussia Dortmundek Sporting Portugali irabazi zion astearte honetan, 0-3, Txapeldunen Ligako play-offetako kanporaketaren joanekoan, Lisboan, Guirassy, Gross eta Adeyemiren golekin. Itzulikoa otsailaren 19an jokatuko dute, Dortmunden.
Era berean, Paris Saint-Germainek ere final zortzirenetako bidea erraztu zuen, Bresti hiru gol sartu eta gero. Osmane Dembeleren bi golek agerian utzi zuten Luis Enriqueren taldearen nagusitasuna, Frantziako bi taldeen arteko lehian. Parisko hamaikakoak berehala egin zuen bere baloia, eta neurketa menderatu. Denbelek bi gol sartu zituen eta Vitinhak beste bat.
Real Madrilek, bestetik, Manchester City mendean hartzea lortu zuen. Lehen zatian izandako gol-aukerak barkatu zituen Madrilgo taldeak, eta ia amaieran partida galdua zuen arren, Jude Bellinghamen gol batek erabaki zuen joanekoa. Hasieratik abantaila hartzeko hiru parada garbi izan zituzten Ancelottiren gizonek, baina City aurreratu zen, Erling Haalanden eskutik. Bigarren zatian, Kylian Mbappek berdinketa lortu zuen arren, Haalandek beste gol bat sartu zuen penaltiz, bi eta batekoa. Hala eta guztiz ere, hamar minutu baino gutxiago behar izan zituen Real Madrilek aurkako emaitza iraultzeko: Brahim Diaz eta Jude Bellingham izan ziren golegileak. Horrenbestez, garaipen garrantzitsua etxeratu zuen, datorren asteazkenean Santiago Bernabeun jokatuko duten itzulikoari begira.
Astearteko jardunaldia Juventusen eta PSVren arteko lehiak osatu zuen. Italiako taldea izan zen nagusi, 2-1. McKenniek ireki zuen markagailua etxekoen alde, 34. minutuan. Perisicen berdindu zuen ondoren, 56. minutuan. Azkenik, partida amaitzear zela, Samuel Mbangulak berdinketa hautsi zuen, eta final zortzirenak Italiatik hurbilago kokatu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.