Borussia Dortmund eta Bartzelonaren garaipen nabarmenak, Txapeldunen Ligako 2. jardunaldian
Borussia Dortmundek gol-zaparrada sartuta irabazi zion Glasgowko Celtici (7-1), Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiko partidan, eta taldeko lehen postuan kokatu da. Karim Adeyemi hegaleko jokalariak hiru gol sartu zituen lehen zatian. Ondoren, zelaia utzi behar izan zuen, min hartuta. Emre Canek ireki zuen markagailua, norgehiagoka hasi eta zazpi minutura. Eskoziako taldeak Maeda japoniarrari esker bederatzigarren minutuan berdinketa lortu zuen arren, Borussiak garaipenaren bila jarraitu zuen, sei gol gehiago eginda (hiru Adeyemik, bi Guirassyk eta bat Felix Nmechak).
Eguneko bigarren emaitza nabarmena Bartzelonarena izan zen, Young Boys suitzarra 5-0 menderatu baitzuen. Hala, denboraldi honetan Europan lortzen duen lehen garaipena eskuratu zuen. Robert Lewandowski (2), Raphinha, Iñigo Martinez eta Mohamed Camara izan ziren golegileak. Horrez gain, Inter Milanek Izar Gorriari irabazi zion, 4-0. Emaitza horrekin nagusitu ziren, era berean, Brest eta Manchester City: Salzburgoren aurrean, bata eta Bratislavan, bestea.
Bestetik, Xabi Alonsoren Bayern Leverkusenek Txapeldunen Ligako bigarren garaipena eskuratu zuen, etxean, Milanen kontra; Mikel Artetak entrenatzen duen Arsenalek ere hiru puntuak poltsikoratu zituen, Paris Saint-Germaini neurria hartuta.
Azkenik, honako bi emaitza hauek osatzen dute astearteko partiden zerrenda: Sttutgart-Sparta Praga (1-1) eta PSV-Sporting Portugal (1-1).
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.
Txapeldunak Ingalaterraren kontrako finalerdia irauli du azken 7 minutuetan, eta Espainiaren aurka neurtuko ditu indarrak finalean (1-2)
Anthony Gordonek aurretik jarri ditu ingelesak 55. minutuan, baina Enzo Fernandezek 85.ean eta Lautaro Martinezek 92.ean sartutako golek markagailua irauli dute. Messik argentinarren bi goletako asistentziak eman ditu.