Ordutegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Toni Martinez (Alaves) gola

Alavesek emango dio hasiera 2026-2027ko EA Sports Ligari, Getafe aurkari, Mendizorrotzan. Argazkia: Europa Press.

Alaves-Getafe partida abuztuaren 15ean jokatuko dute, larunbatez, 19:30ean, Mendizorrotzan, eta 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako lehenengo neurketa izango da. Ligak, asteartean, txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek, eta Munduko Txapelketak lehenengoa baldintzatuko du. Hala, Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Ligako lehenengo jardunaldiko Real Madril-Reala eta Bartzelona-Athletic partidak atzeratu egin dituzte, eta, hurrenez hurren, abuztuaren 26an eta 27an izango dira.

Lau euskal taldeen ordutegiak

Alaves

1. jardunaldia: Alaves vs Getafe, abuztuaren 15ean, larunbatez, 19:30ean.

2. jardunaldia: Rayo Vallecano vs Alaves, abuztuaren 20an, ostegunez, 21:00etan.

3. jardunaldia: Alaves vs Vila-real, abuztuaren 28an, ostiralez, 19:00etan.

Athletic

1. jardunaldia: Bartzelona vs Athletic, abuztuaren 27an, ostegunez, 21:00etan.

2. jardunaldia: Athletic vs Sevilla, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

3. jardunaldia: Celta vs Athletic, abuztuaren 30ean, igandez, 21:30ean.

Osasuna

1. jardunaldia: Celta vs Osasuna, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean.

2. jardunaldia: Osasuna vs Levante, abuztuaren 24an, astelehenez, 19:30ean.

3. jardunaldia: Osasuna vs Getafe, abuztuaren 31n, astelehenez, 19:30ean.

Reala

1. jardunaldia: Real Madril vs Reala, abuztuaren 26an, asteazkenez, 21:00etan.

2. jardunaldia: Betis vs Reala, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan.

3. jardunaldia: Reala vs Espanyol, abuztuaren 29an, larunbatez, 19:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

LaLiga EA Sports
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)

RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X