Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Nuñezek Espanyolen jokatuko du utzita

Sestaoko atzelariak Celtak utzita jokatuko du 2026-2027 denboraldia talde kataluniarrean.

Unai Nuñez Espanyolekin aurkezpena

Unai Núñezen aurkezpena Espanyolekin; Argazkia: Espanyol

Unai Nuñezek Espanyolen jokatuko du utzita hastear den denboraldian, talde kataluniarrak iragarri duenez. Sestaoko atzelariak Celtak utzita jokatuko du 2026-2027 denboraldia.

Celtan eman zituen lehenengo bi denboraldietan 75 partida jokatu ondoren, Nuñezek protagonismoa galdu zuen, 2024-2025 denboraldian Athleticera utzita ailegatu arte. Aurreko denboraldian ere utzita atera zen, Italiako Veronara lehenengo eta ondoren Valentziara EA Sports Ligako bigarren zatia jokatzeko.

Oraindik beste hiru urteko kontratua du Celtarekin.

Publizitatea
X
Publizitatea
X