EA Sports Ligako 4. jardunaldiko Alaves-Osasuna derbia irailaren 6an jokatuko dute, igandez, 18:30ean
Denboraldiko aurreneko derbia izango da. Jardunaldi horretan bertan, Athletic Atletico Madrilen aurka arituko da, hilaren 5ean, larunbatez, 16:15etik aurrera, eta astelehenean, hilaren 7an, Elx-Reala partida izango da, 21:30ean hasita.
Jonny Otto eta Valentin Rosier, Alaves eta Osasunaren arteko beste derbi batean. Argazkia: Europa Press.
2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako 4. jardunaldiko Alaves-Osasuna derbia irailaren 6an jokatuko dute, igandez, 18:30etik aurrera, Ligak astelehenean iragarri duenez. Mendizorrotzako partida denboraldiko aurreneko euskal derbia izango da; jardunaldi horretan bertan, Athletic Atletico Madrilen aurka arituko da, hilaren 5ean, larunbatez, 16:15etik aurrera, eta astelehenean, hilaren 7an, Elx-Reala partida izango da, 21:30ean hasita.
Hala, Alaves eta Osasuna arituko dira nor baino nor gehiago EA Sports Ligako lehenengo euskal derbian. Liga abuztuaren 15ean hasiko da, Mendizorrotzan hain zuzen ere, Alaves-Getafe partidarekin (19:30ean hasiko da hori).