F LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibar-Athletic (1-2): Ikusi derbiko golak

Iragarkia
Clara Pinedo Athletic
18:00 - 20:00
Eibar-Athletic (1-2): Ikusi derbiko golak
Clara Pinedok gol ikusgarria sartu du lehen zatian, Athletic aurretik jartzeko. Armaginen berdinketa, berriz, bigarren zatian iritsi da: Ane Altonagak sartu du, area kanpotik jaurtiketa ederra eginda, zelaian sartu eta berehala. 1-2koa, ostera, Irene Oguizak egin du, buruz, luzapenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 zale ingururen aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X