Athleticek eta Realak etxean jokatuko dute finalerdirako txartela
Athletic Clubek eta Realak Errege Kopako final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte ostegun honetan, otsailaren 3an.
Bilbotarrek Real Madril hartuko dute San Mamesen, Ligako egungo liderra, eta Superkopako finalean madrildarren aurka jasotako porrotaren errebantxa hartzen saiatuko dira.
Bestalde, txuri-urdinek Betis izango dute aurkari Reale Arenan, denboraldi honetan ezustekoa ematen ari den taldea, Ligan emaitza oso onak lortuta, hirugarren posturaino iritsi baita.
Lehoiak final-laurdenetara iritsi dira aurreko bi kanporaketetan Atletico Mancha Real (RFEFko Bigarren Maila) eta Bartzelona (egungo txapelduna) kanporatu ondoren, luzapenean erabaki zen partida gogor baten ostean (3-2) Muniainen bi golekin eta Iñigo Martinezen gol batekin.
Reala final-laurdenetara iritsi da Panaderia Pulido, Zamora eta Leganes kanporatuta, guztiak maila baxuagokoak, eta final-zortzirenetan 2-0 irabazi zion Atletico Madrili Januzaj eta Sorlothen golei esker.
Realaren eta Betisen arteko partida 20:00etan jokatuko da, eta Athleticen eta Real Madrilen artekoa, 21:30ean.
Kanporaketak jokatu bezperan, lau entrenatzaileek hitz egin dute. Hala, Imanol Alguacil txuri-urdinen teknikarien esanetan, sabela "tximeletaz" beteta dauka Manuel Pelligrinik zuzentzen duen taldearen aurkako norgehiagokararen garrantziaren eraginez.
Bestalde, Marcelino Garcia Toral zuri-gorrien teknikariak gai ikusten ditu bere jokalariak Madrilgo taldea kanporatzeko. Helburu hori lortze aldera, bilbotarrei ez zaie batere gaizki etorriko Karim Benzema aurrelariaren hutsunea. Izan ere, Carlo Ancelotti madrildarren entrenatzaileak aurreratu duenez, aurrelari frantziarra ez da San Mamesen izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Jesus de Miguel Teneriferen aurrelaria hil da, Andorraren aurkako partidan hartutako kolpearen ondorioz
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)