Zabalak eta Etxeberriak aukeratu dituzte Lau t’erdiko finalerako pilotak
Javi Zabalak eta Peio Etxeberriak gaur egin dute Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa. Mota guztietako pilotak zeudela adierazi dute pilotariek. Zabalak adierazi du pilota azkarraren bila joan dela, Peiok, berriz, begitik osatu gabe oraindik, “bi pilota on” aukeratu ditu.