Zozketa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikast Handbold, Dunarea eta Larvik taldeak, Bera Beraren multzoan, EHF Europa Ligan

Hori suertatu da ostegun goizean egindako zozketan, Vienan, Europako Eskubaloi Federazioaren egoitzan.

Bera Berako jokalariak garaipena ospatzen

Super Amara Bera Berako jokalarien artxiboko irudia.

Super Amara Bera Berak badaki zein talderekin lehiatuko duen EHF Europa Ligako multzoen fasean. A multzoan dago, Ikast Hanbold (Danimarka), Dunarea (Errumania) eta Larvik (Noruega) taldeekin batera, gaur goizean egindako zozketaren arabera, Vienan, Europako Eskubaloi Federazioaren egoitzan.

Donostiarrek sailkapen faseko kanporaketan Rocasa Gran Canaria menderatuta lortu zuten aurrera egitea.

Lehen jardunaldia urtarrilaren 9an eta 10ean jokatuko dute, eta gainerako jardunaldiak (6, guztira) otsailaren 20-21era arte izango drira. Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira final-laurdenetarako. 

Azkenik, final-laurdenetan nagusi diren taldeek finala jokatuko dute, 2027ko maiatzaren 8an eta 9an.

Publizitatea
X
Publizitatea
X