Unai Amiano, B serieko Lau t'erdiko txapeldun (18-22)
Irundarra bere jaioterriko pilotalekuan gailendu zaio Iraitz Zubizarretari 18-22. Lehen tantoetan atzetik izan den arren, 6na egin ostean, aurretik jarri da markagailuan eta alde zabalak izan ditu (11-19 eta 15-21). Azkenean, berak eraman du txapela, Zubizarretak markagailua iraultzeko ahaleginak egin dituen arren.