Kutxabank Araskik Ainhoa Lopez eskolta fitxatu du, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Lopez, 29 urtekoa bera, Spar Gironatik iritsi da euskal taldera, eta zortzi denboraldi eman ditu Endesa Ligan. Made Urieta Kutxabank Araskiko entrenatzailearen iritziz, “une oro energia, izaera eta anbizioa transmititzen dituen jokalaria da, eta horixe behar dugu”.
Ainhoa Lopez gutxienez 2026-2027 denboraldia amaitu arte arituko da Kutxabank Araskin. Argazkia: Kutxabank Araski.
Kutxabank Araskik Ainhoa Lopez eskolta fitxatu du, larunbatean Gasteizko klubak iragarri duenez. 29 urteko jokalaria Spar Gironatik iritsi da euskal taldera, eta zortzi denboraldi eman ditu Endesa Ligan. Made Urieta Araskiko entrenatzailearen iritziz, “une oro energia, izaera eta anbizioa transmititzen dituen jokalaria da, eta horixe behar dugu”.
Jokalari kataluniarrak Gironan egin zuen debuta maila gorenean, eta Zaramaten, Ensino Lugon eta Bartzelonan aritu zen gero; azken hiru denboraldiak, baina, Spar Gironan eman ditu. 2026-2027 denboraldian, Ligako zazpi partida jokatu ditu.
“Jokoaren zenbait egoeratan sartzeko gaitasuna du, eta Gasteizen gustura sentitzeko irrikan nago, konfiantzaz joka dezan”, nabarmendu du Made Urieta Kutxabank Araskiko entrenatzaileak.