Surne Bilbaok kolpe gogorra jaso du Madrilen (119-84)
Jaume Ponsarnauren taldeak 119-84 galdu du Real Madrilen aurka, merengeen kantxan. Madrilgo taldeak hasieratik hartu du partidaren agintea, eta bere nagusitasunari eutsi dio azkenera arte. Bilbao Basketek ez du aurkariaren erritmoa eteteko modurik aurkitu. Sergio Llull beteranoak 19 puntu sartu ditu. Hona hemen partidaren laburpena.