Manex Ansorregi, Bilbao Basket: “Ametsa neure kabuz betetzea lortu dut”
Manex Ansorregi Bilbao Basketen jokalariak taldean nola egokitu den kontatu du elkarrizketa honetan.
Manex Ansorregi Bilbao Basketen jokalariak taldean nola egokitu den kontatu du elkarrizketa honetan.
Zumarragan jokatuko da igandeko Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren finala. Bertan lehiatuko dira Iker Vicente, Julen Alberdi, Hodei Ezpeleta, Eneko Otaño, Arkaitz Etxebeste eta Ibai Soroa.
Javi Zabalak eta Peio Etxeberriak gaur egin dute Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa. Mota guztietako pilotak zeudela adierazi dute pilotariek. Zabalak adierazi du pilota azkarraren bila joan dela, Peiok, berriz, begitik osatu gabe oraindik, “bi pilota on” aukeratu ditu.
Igandean jokatuko da Donostiako Maratoiaren 47. edizioa. 7.000 lagunek hartuko dute parte lasterketan, horietatik 1.306 emakumeak izango dira. 10 kilometroko lasterketa ere izango da aurretik. Jarraitu zuzenekoa, 09:00etatik aurrera, kirolakeitb.eus atarian.
Azaroko etenaldiaren aurretik, Athleticek azken hamar partidetatik bat besterik ez du galdu. Bolada onari jarraipena eman nahi dio, ostiralean, San Mamesen jokatuko den Espanyolen aurkako partidan. Terzicek “jokatzeko irrikan” daudela adierazi du.