Jauregizarren golak garaipena eman dio Euskal Selekzioari Venezuelaren aurka (1-0)
Euskaldunek eraman dute jokoaren gidoia partidaren zati handienean, laugarren aldiz gailenduz selekzio hegoamerikarraren aurka.
Euskaldunek eraman dute jokoaren gidoia partidaren zati handienean, laugarren aldiz gailenduz selekzio hegoamerikarraren aurka.
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatutako partidak emozio berezia piztu du. Norgehiagokaren amaieran, Jagoba Arrasate entrenatzaileak eta Einar Galilea zein Unai Gomez jokalariek partidaren bereziaz hitz egin dute, baita Euskal Selekzioaren ofizialtasunaz ere.
Euskal Selekzioak 1-0 irabazi dio Venezuelari San Mamesen jokatutako lagunartekoan. Partida amaitzean, jokalariek eta San Mamesera gerturatu diren 40.041 zaleek bat egin dute eta Mikel Laboaren abestia abestu dute.
San Mamesek Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida hartu du, Eusko Jaurlaritzaren lehen gobernuaren 90. urteurrenaren ospakizunen baitan. Hona hemen Euskal Selekzioari garaipena eman dion norgehiagokako gol bakarra, Jauregizarrena, bideoan ikusgai. Aurtengo partidarekin, laugarren aldiz irabazi dio Venezuelari Euskal Selekzioak.
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatu duten lagunartekoan, atsedenaldira joan direnean, omenaldia egin diete pilotako selekzioko eta sokatirako selekzioko kirolariei.