Iker Goñi: “Aste honetan bi partida jokatzen ziren, zelaian eta bulegoetan, eta biak irabazi nahi ditugu”
Euskal Futbol Federazioko (EFF) presidente Iker Goñik San Mamesen hitz egin du, Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidaren atsedenaldian. Norgehiagokaren garrantziaz gain, ofizialtasunaren aldeko partida bulegoetan ere jokatu behar dela azpimarratu du: “Partida hori ere irabazi nahi dugu”, adierazi du.