Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du, azaroaren 14an, San Mamesen
Partida 20:00etan hasiko da, eta euskal taldea, hala, 2025eko azaroaren Palestinaren aurka jokatu zuenetik aurrenekoz arituko da. Venezuela FIFAko munduko sailkapenean 49. postuan dabil; 2018an, 2010ean eta 2007an ere izan zen Euskal Selekzioaren aurkari.