Barandika: “Ondo hasi behar ginen eta ezin hobeto hasi gara”
Barandikak eta Basquek bi setetan garaitu dituzte Laduche eta Manci (15-8 eta 15-6). Winterreko lehen partida izanda, garaipen garrantzitsua lortu dute, tanto alde handiarekin gainera.
Barandikak eta Basquek bi setetan garaitu dituzte Laduche eta Manci (15-8 eta 15-6). Winterreko lehen partida izanda, garaipen garrantzitsua lortu dute, tanto alde handiarekin gainera.
“Connected Ball” izeneko baloiaren ardura duen enpresaren txostenaren arabera, Realeko jokalariak “baloia ukitu” zuela, eta penaltia adierazteko erabakia “okerra” izan zitekeela.
Osasunak 2-1 galdu du Deportivoren aurka. Jagoba Arrasatek "oso mingarritzat" jo du porrota, are gehiago irabazten hasi direla kontutan hartuta. Partida hasiera txarra egin dutela azpimarratu du, “bi opari” egin dituztela argudiatuta.
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek 15-8 eta 15-6 menderatu dituzte Ludo Laduche eta Mikel Manci; irabazleek argi kontrolpean izan dute partida. Hala, Jai Alai Ligako egungo txapeldunek lau puntu eskuratu dituzte txapelketako seigarren ekitaldian jokatu duten lehenengo neurketan.
Txapelketan 17 jardunaldi izango dira, lehenengoa urriaren 26an. Partida guztiak astelehenez jokatuko dituzte, finala izan ezik; hori larunbatez izango da, otsailaren 13an. Neurketak kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.