Altuna III-Ezkurdia, Zabala-Rezusta, P. Etxeberria-Martija, Elordi-Zabaleta, Artola-Albisu, Jaka-Mariezkurrena II, Larrazabal-Iztueta eta Laso-Landa, 2026-2027ko Binakako Txapelketan
Binakako Txapelketa ostiralean hasiko da, Bilbon, Deportivon; finala martxoaren 21ean jokatuko dute, Nafarroa Arenan. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, berritasun handiena da Landa sartu dela, Imazen ordez; Altuna III-Ezkurdia eta Elordi-Zabaleta berriro ere arituko dira bikote bezala.