126. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dena erabakitzear Kontxako Banderan

Igande goizean, 9:45etik aurrera, hasiko da bigarren jardunaldiko emanaldia ETB1en, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian.
Kontxako Bandera
Kontxako Bandera

2021eko Kontxako Banderako gizonezkoen eta emakumezkoen estropada bikainak bizi izan ziren joan den igandean eta garaipena biharko bigarren jardunaldirako utzi zuten.

Hondarribia eta Santurtzi dira faborito nagusienak gizonezkoen estropada irabazteko, halere, inoiz baino lehia gehiago espero da, 5 traineru 9 segundotan baitaude. Emakumezkoetan Arraun Lagunak eta Orio dira bandera irabazteko hautagai nagusienak euren arteko aldea oso txikia baita.

Gizonen estropadan Hondarribiko 'Ama Guadalupekoa' izan zen onena nahiz eta hiru segundoko zigorra jaso irteeran: Santurtzi bigarren izan zen (1.74ra), Zierbena hirugarrena (3.96ra) eta Orio laugarrena (8.50era).

Lau ontzi horiek izango dira gizonezkoen ohorezko txandan.

Emakumezkoei dagokionez Arraun Lagunak eta Oriok izango dute jokoan Bandera, euren artean 1.64ko aldea bakarrik dago eta. Ohorezko txandan Donostiarra eta Hondarribia ere izango dira.

Igandeko biharko emanaldia goizeko 9:45ean hasiko da. Txanden zozketa, zuzeneko irudiak, eguraldia, mareen egoera, protagonisten hitzak eta irudi esanguratsuenak eskainiko ditu EITBk.

ESTROPADA EREMUKO EZAUGARRI TEKNIKOAK:

Gizonezkoen estropada eremuko batimetria:

Iragarkia
20210911134046_batimetria-kontxako-bandera-gizonak_
18:00 - 20:00

------------------------------------------------------

Emakumezkoen estropada eremuko batimetria:

Iragarkia
20210911134624_batimetroa-concha-femenina_
18:00 - 20:00

------------------------------------------------------

Gizonezkoen estropadarako marearen aurreikuspena:

Iragarkia
20210910162602_marea-concha-segunda-jornada-web_
18:00 - 20:00

------------------------------------------------------

Emakumezkoen estropadarako marearen aurreikuspena:

Iragarkia
20210908181700_mareakneskenkontxakobanderan_
18:00 - 20:00

------------------------------------------------------

Haize desberdinek estropada eremuan nola eragiten duten:

Hego-haizeak:

Iragarkia
20210911000530_kontxako-bandera-concha-hego-haizea-viento-sur_
18:00 - 20:00

------------------------------------------------------

Ipar-ekialdeko haizea

Iragarkia
20210911001543_kontxako-bandera-concha-iparekialdeko-haizea-viento-noreste_
18:00 - 20:00

------------------------------------------------------

Ipar-mendebaldeko haizea

Iragarkia
20210911004105_kontxako-bandera-concha-viento-noroeste-iparmendebaldeko-haizea_
18:00 - 20:00

Publizitatea
X
Publizitatea
X