Ospakizunez jositako arratsaldea izan dute arraunlariek
Orion, Zarautzen eta Hondarribian jai giroa izan da nagusi. Oriok Eusko Label Ligako koroa eskaini dio herriari; Zarautzek eta Hondarribiak, aldiz, maila gorenera igotzea ospatu nahi izan dute.
Orion, Zarautzen eta Hondarribian jai giroa izan da nagusi. Oriok Eusko Label Ligako koroa eskaini dio herriari; Zarautzek eta Hondarribiak, aldiz, maila gorenera igotzea ospatu nahi izan dute.
Play-offa amaituta, ospakizun handia egin dute Portugaleten, arraunaren maila gorenera igo diren lau taldeek. Emakumezkoetan, Hondarribia eta Zarautz igo dira Euskotren Ligara; gizonezkoetan, Deustu eta Zarautz arituko dira hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan.
Hondarribiko eta Zarauzko patroiak oso pozik azaldu dira play-offetan garaile irten eta datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzea ziurtatu eta gero.
Emakumezkoen play-offean, Hondarribia nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Enbata bigarren izan da. Bi jardunaldietako emaitzei erreparatuta eta puntu batuketa eginda, Hondarribia eta Zarautz Euskotren Ligan izango dira datorren denboraldian.
ETE Ligako txapelduna izan da azkarrena Bermeoko erlojupekoan, eta Zarautzek bigarren postuan bukatu du, 2 segundora. Donostiarrak, berriz, 12 segundoko atzerapena izan du, eta mailari eusteko borroka asko zaildu zaio.
Hondarribiak irabazi du larunbat honetan Bermeon jokatu den Euskotren Ligara igotzeko play-offetako lehenengo jardunaldia. Ama Guadalupekoa traineruak denborarik onena markatu du erlojupekoan, eta horri esker lehenengo 4 puntuak eskuratu ditu sailkapen nagusian.
“Kontxa Hondotik” sortako bigarren erreportajean, Ibon Gaztañazpik azaldu digu zein den traineru batzuen koloreetako jatorria. Ikusiko dugunez, bitxikeriak daude horrekin lotuta.
Eskutik joan zaie Hondarribiari (zortzigarren) eta Kaikuri (bederatzigarren) Kontxako lehian aritzeko aukera. Erroxe Amunarrizek, burumakur, egindakoa onartzea besterik ez zaiela geratzen azaldu du. Ainhoa Escobal, berriz, pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Bi ontziek iraileko play-offetan lortu beharko dute hurrengo udan maila gorenean aritzeko txartela.
Donostiako traineruak bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Hondarribiko uretan, eta argi irabazi du Balfego Bandera. Lugañene bikain ari da, eta, gaur-gaurkoz, ez du aurkaririk. Juan Mari Etxaberen taldeak Euskotren Ligan jokatu diren bandera guztiak eskuratu ditu.
Euskotren eta Eusko Label ligetako hamahirugarren jardunaldian, Hondarribiko Bandera izango dute jokoan. Hondarribiko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Ez dago Donostia Arraun Lagunak gelditzerik. Lugañene ontziak beste erakustaldi bat eman du Lekeitioko uretan, hasieratik amaierara nagusi izan eta garaipen argia eskuratuta. Donostiako ontziak Euskotren Ligako lidergoa sendotu du, eta, gainera, estropada eremuko marka hobetuta, denboraldi bikainari beste mugarri bat gehitu dio.
Tomatera izan da azkarrena KAE1 Ligako Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak irabazi du ETE Ligako Hernaniko Bandera.
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.