Deustuk KAE-1 Liga irabazi du, eta Hondarribiak ETE Liga, Bilbon nagusituta
Bi ontziek iraileko play-offetan lortu beharko dute hurrengo udan maila gorenean aritzeko txartela.
Deustuk KAE-1 Liga irabazi du, XLVIII. Bilbo Hiria Ikurrina eskuratuta, bigarren mailako azken estropadan erlojuaren aurka nagusitu baita Bilboko itsasadarrean.
Deustuko Tomaterak 13 segundo atera dizkio Zarauzko Enbatari, gaurkoan ere aurkari nagusi izan duen ontziari, eta gipuzkoarrekin jokatuko du iraileko hirugarren asteburuan Eusko Label Ligara igotzeko play-offa Bermeon eta Portugaleten, Galiziako Ligako bi ontzi onenekin eta Eusko Label Ligako azken-aurreko sailkatuarekin batera.
Hondarribia, ETE Ligako txapelduna
Hondarribiak irabazi du ETE Liga, Emakumeen Bilboko XI. Ikurrina, Ane Aizpururen Oroimenezko VI.a, eskuratuta. Estropada emakumezkoen bigarren traineru mailaren denboraldiko azkena izan da, eta erlojuaren kontra jokatu da Bilboko itsasadarrean.
Ama Guadalupekoak 9 segundo atera dizkio Zarautzi, azken estropadan titulua irabazteko aurkari nagusi zuenari, eta iraileko hirugarren asteburuan jokatuko dute maila gorenera igotzeko play-offa, Bermeon eta Portugaleten.
Zure interesekoa izan daiteke
Andres Medina, TKEn 110 bandera astindu dituen arraunlari uruguaitarra
Andres Medina Uruguaitik etorri zen Euskal Herrira. Etorri aurretik, Uruguaiko selekzioarekin eta bere klubean egiten zuen arraun, eta, orain, Kantauri itsasoko arraunlari onenetarikoa da. 110 bandera irabazi ditu TKE Ligan, eta orain Orioko plantillako kide da.
Gutxienez bandera bat irabaztea, Zumaiaren helburua
Zumaia denboraldi ona egiten ari da. Hirugarren postuan dago sailkatuta KAE-1 ligan. Mikel Portularrume "Paorra" entrenatzailea kontentu dago orain arte udan egindako lanarekin, baina argu du zer nahi duten.
Zarautzek kanporaketak ditu jomugan KAE eta ETE ligetan
Momentu gozoa bizitzen ari da Zarautz Arraun Elkartea. Emakumeek ETE ligako bi bandera eskuratu dituzte dagoeneko. Gizonek, berriz, KAE ligako hiru. Biak ala biak bigarren dabiltza sailkapenean eta kanporaketak begiz jota dituzte.
Hondarribiak begiz jota ditu Euskotren Ligarako kanporaketak
Hondarribiak kolpe latza eraman zuen Euskotren Ligatik ETE Ligara jaitsi zenean. Hala ere, taldeak gora egin eta lider dira orain. Osertz Alday entrenatzaileak argi dauzka aurtengo helburuak: Lehen bi postuak mantentzea eta play-offa jokatzea. Irati Camarerok azaldu du “konfiantzarekin bai, baina konfiatu gabe” ibili behar direla.
Deustu, olatu aparretan KAE 1eko lidertzarekin
KAE 1 Ligako liderra da Deustu lehen bost jardunalditan hiru bandera eskuratuta. Sailkapenean bi puntu ateratzen dizkie Zarautzi, eta lau Zumaiari. Hala ere, oraindik goiz izan arren, Eusko Label Ligara sartzeko play-offekin amesten du Tomaterak.
Deustu nagusitu da Plentzian, eta Zarautzek irabazi du Elantxobeko bandera
Destuk irabazi du Plentziako bandera, KAE1 ligan, eta Zarautz izan da azkarrena ETE ligako Elantxobeko banderan. Tomaterak, gainera, lidergoa lortu du sailkapen nagusian bigarren garaipena eskuratu ondoren.
Deustu nagusi KAE 1 Ligako bigarren jardunaldian
KAE 1 Ligako bigarren jardunaldia lehiatu da igande honetan. Zarautz eta Deusturen artean parekatua egon da lehia, baina azkenean bizkaitarrek garaipena lortu dute.
Hondarribiak irabazi du ETE ligako estropada
ETE Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Pasai San Pedron. Balizekin arazoak izan ostean, erlojuaren kontra aritu dira, eta Hondarribia nagusitu da.
Deustu eta Hondarribia nagusitu dira Pasaian
Tomatera izan da azkarrena KAE1 Ligako Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak irabazi du ETE Ligako Hernaniko Bandera.