Deustu eta Hondarribia nagusitu dira Pasaian
Tomatera izan da azkarrena KAE1 Ligako Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak irabazi du ETE Ligako Hernaniko Bandera.
Deustu eta Hondarribia, banderak astintzen. Argazkia: EITB Kirolak.
Deustu eta Hondarribia nagusitu dira Pasaiako uretan jokatutako KAE1 eta ETE ligetako estropadetan. Tomatera Zarautz baino azkarragoa izan da KAE1eko Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak 7 segundo atera dizkio Zarautzi ETE Ligako Hernaniko Banderan.
Deustuk irabazi du Pasaiako uretan jokatu den Adinberri Bandera, Astilleron jokatutako inaugurazio jardunaldian hirugarren amaitu ondoren, gizonezkoen bigarren traineru mailan. Estropada erlojuaren kontra jokatu da, eta traineruak banan-banan aritu dira, txandaka.
Tomaterak 12 segundoko aldea atera dio Zarautzi, Astilleron azkarrena izan zen ontziari, eta 27koa Zumaiari, Kantabrian hirugarren amaitu zuenari. Astillero estropadatik kanpo geratu da, helmugako baliza abababorrean utzita helmugaratu baita.
KAE1 Ligan bi estropada jokatu eta gero, Zarautz dago lider, 23 punturekin. Deustu dago bigarren, 22rekin, eta Zumaiako Telmo Deun hirugarren, 21ekin.
Hondarribiak irabazi du Hernaniko Bandera, eta ETE Ligako lider jarri da
Hondarribia lider jarri da ETE Ligan, Hernaniko V. Banderan, Pasaian jokatu den bigarren mailako bigarren estropada puntuagarrian, garaipena lortu ondoren.
Ama Guadalupekoa (bigarren sailkatu zen larunbatean Astilleron, inaugurazio proban) 7 segundoko aldearekin gailendu zaio Zarautzi (Kantabriako uretan irabazle izan zen). Kaiku, Deustu, Ondarroa, Hernani, Isuntza eta Portugalete sailkatu dira ondoren, ordena horretan.
Bi estropada jokatu eta gero, Hondarribia dago ETE Ligako buruan, Zarautzekin berdinduta (15 puntu ditu bakoitzak), eta Kaiku (12), Deustu (10), Ondarroa (8), Hernani eta Isuntza (5) eta Portugalete (2) daude sailkapenean jarraian.
Zure interesekoa izan daiteke
Zarautzek kanporaketak ditu jomugan KAE eta ETE ligetan
Momentu gozoa bizitzen ari da Zarautz Arraun Elkartea. Emakumeek ETE ligako bi bandera eskuratu dituzte dagoeneko. Gizonek, berriz, KAE ligako hiru. Biak ala biak bigarren dabiltza sailkapenean eta kanporaketak begiz jota dituzte.
Hondarribiak begiz jota ditu Euskotren Ligarako kanporaketak
Hondarribiak kolpe latza eraman zuen Euskotren Ligatik ETE Ligara jaitsi zenean. Hala ere, taldeak gora egin eta lider dira orain. Osertz Alday entrenatzaileak argi dauzka aurtengo helburuak: Lehen bi postuak mantentzea eta play-offa jokatzea. Irati Camarerok azaldu du “konfiantzarekin bai, baina konfiatu gabe” ibili behar direla.
Deustu, olatu aparretan KAE 1eko lidertzarekin
KAE 1 Ligako liderra da Deustu lehen bost jardunalditan hiru bandera eskuratuta. Sailkapenean bi puntu ateratzen dizkie Zarautzi, eta lau Zumaiari. Hala ere, oraindik goiz izan arren, Eusko Label Ligara sartzeko play-offekin amesten du Tomaterak.
Deustu nagusitu da Plentzian, eta Zarautzek irabazi du Elantxobeko bandera
Destuk irabazi du Plentziako bandera, KAE1 ligan, eta Zarautz izan da azkarrena ETE ligako Elantxobeko banderan. Tomaterak, gainera, lidergoa lortu du sailkapen nagusian bigarren garaipena eskuratu ondoren.
Deustu nagusi KAE 1 Ligako bigarren jardunaldian
KAE 1 Ligako bigarren jardunaldia lehiatu da igande honetan. Zarautz eta Deusturen artean parekatua egon da lehia, baina azkenean bizkaitarrek garaipena lortu dute.
Hondarribiak irabazi du ETE ligako estropada
ETE Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Pasai San Pedron. Balizekin arazoak izan ostean, erlojuaren kontra aritu dira, eta Hondarribia nagusitu da.
Larunbatean ekingo dio KAE 1 ligak denboraldi berriari, Astilleron
KAE eta ETE ligak asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Larunbatean, Astilleron izango da estropada. Igandean, berriz, San Pedron. KAE 1 ligan, Zarautz da hautagai sendoena, Zumaia, Arkote eta Deustu atzetik dituelarik.
Orio eta Arraun Lagunak Espainiako txapeldun, iragarpen guztiak beteta
San Nikolas ontziak bigarren luzean hautsi du estropada, eta 17. aldiz irabazi du gizonezkoen titulua, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbenaren aurretik. Emakumezkoen modalitatean, Lugañenek Espainiako titulua irabazi du hirugarrenez, Astillero eta Perilloren aurretik.
Euskal traineruak Espainiako Txapelketako finalean izango dira
Espainiako txapelketan parte hartzen ari diren lau euskal ontziek finalerako txartela lortu dute. Emakumezkoetan Arraun Lagunakek egin du denborarik onena, eta gizonezkoetan, Oriok. Igande goizean jokatuko dira finalak.