Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Orioko Bandera, erakustaldia emanda
Urdaibaik irabazi du Orioko Bandera, igande honetan, uztailaren 16an, eta Bermeoko taldeak denboraldi honetako bigarren garaipena bereganatu du. Gainera, ligako sailkapen nagusian bigarren kokatu da, Hondarribia liderrarekiko bi puntura.
Ohorezko txandan lehiatu diren lau taldeen artetik atera da irabazlea. Urdaibai buruan jarri da hasieratik, pixkanaka-pixkanaka aurkariekiko abantaila hartzen joan da, eta aise nagusitu da Orioko uretan, 20 minutu eta 34 segundoko markarekin. Bigarren postua eskuratzeko borroka , ordea, oso estua izan da: parekatuta ibili dira Hondarribia eta Donostiarra, baina, azkenean, segundo bakarragatik izan da bigarren Hondarribia (20:46). Donostiarrak (20:47) hirugarren amaitu du. Denbora gehiago behar izan du estropada amaitzeko laugarren izan den Zierbenak (20:57).
Orioko Banderako bosgarren postua Getariarentzat (21:05.14) izan da. Getariarrek lehen txanda irabazi dute, baita estropada bikaina egin ere. Seigarren postua, aldiz, Lekittarra (21:05.60) bigarren txandako garailearentzat izan da. Aipatu behar da Getariaren eta Lekittarraren artean 46 ehuneneko aldea besterik ez dela egon.
Estropadako azken postuei dagokienez, Kaiku (21:31) izan da hamargarren, Samertolameu (21:35) hamaikagarren eta Cabo (21:51) hamabigarren.
Hala, bada, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan da Hondarribia 54 punturekin. Talde gipuzkoarrak bi puntuko abantaila du bigarren den Urdaibairekiko ( 52 puntu) eta hiru puntu ateratzen dizkio hirugarren den Zirbenari (51 puntu).
Bestalde, jaitsiera saihesteko lehian Ondarroa (18 puntu) hamargarren, Santurtzi (17 ountu) hamaikagarren eta Samertolamu (11 puntu) hamabigarren.
Orioko Banderako sailkapena:
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia: