Pilota
Modalitateak
Peio Etxeberriak senideekin eta lagunekin ospatu du Lau t’erdikoan bigarren aldiz irabazi duela txapela
Nekeak min egin die Etxeberriari eta Zabalari
Zabala: “Hemen ez dago kontsolamendurik; neure burua txapeldun ikusi dut erditik aurrera"
Pilotako emaitzak
Pilotako sailkapenak
Pilotari buruzko albiste gehiago
2026ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 9tik azaroaren 22ra bitartean jokatuko dute.
Peio Etxeberriak senideekin eta lagunekin ospatu du Lau t’erdikoan bigarren aldiz irabazi duela txapela
Igande gauean, Bilbon 2026ko Lau t’erdiko txapela jantzita, familiakoek eta lagunek omenaldia egin diote Peio Etxeberriari; elkarrekin, zenoztarraren garaipena ospatu dute.
Nekeak min egin die Etxeberriari eta Zabalari
Lau t 'erdiko finala oso lehiatua izan da, tanto luze askorekin eta pilotakada gehiegirekin kasu batzuetan. Hori dela eta, finalistak oso nekatuta egon dira hainbat unetan.
Zabala: “Hemen ez dago kontsolamendurik; neure burua txapeldun ikusi dut erditik aurrera"
Javi Zabalak porrotak samina eragin diola aitortu du, bigarren postuak “ez baitu inongo kontsolamendurik” ematen. Halaber, partidaren hainbat unetan txapeldun izatera irits zitekeela sinetsita zegoela adierazi du.
Giro ederra izan da Bizkaia pilotalekuko harmailetan
Zenozko eta Naiarako zale ugari bertaratu dira Bizkaia pilotalekura, finalistak animatzeko gogoz. Partiduak izandako gorabeherak argi islatu dira harmailaren aldartean.
Botileroen finala: “Partidan gaude, Javier"
Nafarrak eta errioxarrak euren botileroen animoak eta aholkuak jaso dituzte partida osoan zehar. Norgehiagoka oso gogorra izan da; erabat hustuta amaitu dute biek finala.
Peio Etxeberria: “Txapel hau merezitakoa da”
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketa irabazi du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Javi Zabala 22-20 menderatuta. Txapela “merezitakoa” dela adierazi du, eta partidan zehar izan dituen sentsazioen inguruan mintzatu da.
Peio Etxeberria eta Javi Zabala, podiumean
Peio Etxeberriak irabazi du Lau t'erdiko Txapelketa. Ikusi txapelduna podiumean txapela janzten eta garaipena ospatzen.
Horrelakoa izan da finaleko azken tantoa (22-20)
Peio Etxeberria eta Javier Zabalaren arteko finala oso gogorra eta lehiatua izan da, eta azken tantora arte ez da erabaki.
Peio Etxeberriak bere bigarren txapela jantzi du, Javi Zabala final nekagarrian menderatuta (22-20)
Bi pilotariek final ikusgarria jokatu dute, eta ez da azken tantoetara arte erabaki. Tanto borrokatu ugari jokatu dira, eta partida oso orekatua izan da. Finaletan beti gertatzen den bezala, detaile txikiek erabaki dute norgehiagoka.
Aldai, Gaminde, Ibarrola eta Zabaleta, finalerdietan
Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalerdiak erabaki dira Mallabian. Final-laurdenetako lau partiduak erreskadan jokatu dira. Amaia Aldaik Arrate Bergara kanporatu du, 22 eta 11. Ondoren, Enara Gamindek eta Laia Salsamendik neurtu dituzte indarrak. Gaminde nagusitu da 22 eta 14. Aizane Ibarrolak ere txartela eskuratu du, Olatz Arrizabalagari 22 eta 21 irabazi eta gero. Goiuri Zabaleta ere barruan da; 22 eta 8 gailendu zaio Madalen Etxegarairi.
ZUZENEAN | Lau t'erdiko finala: P. Etxeberria vs Zabala
Jarraitu zuzenean Peio Etxeberria eta Javi Zabalaren arteko Lau t 'erdiko finala.
Juan Mari Beristain pilotari errezildarra hil da, 77 urte zituela
Juan Mari Beristain hil da, 77 urte zituela. Pilotari errezildarra binakako txapeldun izan zen 1982an, Joxean Tolosa atzelari zuela. ETBk eman zuen lehen pilota emanaldiko partida jokatu zuen, 1983an, hura ere Tolosarekin batera. 22-11 menderatu zituzten Laduche eta Nalda, Gasteizen.
Peio Etxeberriak bigarren txapela jarraian nahi du, eta Javi Zabalak errebantxa hartu
Final handia Zenozko aurrelariaren begiko lesioak baldintzatuta iritsiko da, ostiralera arte pilotazale guztiak kezkatuta izan baititu. Azkenean, nafarrak kaiolako bere laugarren finala jarraian jokatuko du, eta errioxarrak bigarrena aurkari beraren aurka eta pilotaleku berean.
Zein abesti jarriko zenioke aurkariari frontoira ateratzean?
Peio Etxeberriari eta Javi Zabalari, Lau t'erdiko Txapelketako finalistei, galdetegi labur eta berezia egin diegu.
Peio Etxeberriak jokatu egingo du Lau t'erdiko finala
Etxeberriak ostiral honetan egin duen azterketa oftalmologikoan keratitisa konponduta dagoela egiaztatu da.
Ander Muruak ordezkatuko luke Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalean
Berez, Jokin Altuna zen finaleko lehen ordezkoa, finalista ofizialen edozein eragozpenen aurrean, joan den astean Muruaren aurkako lehian txapelketako hirugarren postua eskuratu ondoren. Alabaina, ez da jokatzeko moduan egongo, ostiral honetan ebakuntza bat egin baitiote, sudurreko arnas arazo bat konpontzeko.
Jorge Nagore: “Dakiten bezala jokatzen badute, partida ederra ikusi ahal izango da”
Lau t'erdian hiru aldiz txapeldun izandakoak final estua espero du igande honetan Bilbon. Haren esanetan, Peio Etxeberriak "ezker bikaina" du, baina Javi Zabala, aurkari gogorra, izango du parean.
Urreisti-Atain vs Laduche-Manci, Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian
Urreistik eta Atainek Laduche eta Manci izango dituzte aurkari astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian. Laduchek eta Mancik lehen partida galdu egin zuten, eta, gainera, ez zuten punturik batu. Urreistik eta Atainek, ordea, garaipena erdietsi zuten, hiru puntu eskuratuta.
Zabalak eta Etxeberriak aukeratu dituzte Lau t’erdiko finalerako pilotak
Javi Zabalak eta Peio Etxeberriak egin dute Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa. Mota guztietako pilotak zeudela adierazi dute pilotariek. Zabalak adierazi du pilota azkarraren bila joan dela, Peiok, berriz, begitik osatu gabe oraindik, “bi pilota on” aukeratu ditu.
Pilotako albiste gehiago