Donostiako Klasikoak lasterketan parte hartuko duten 24 taldeen izenak eman ditu
Donostiako Klasikoak astearte honetan jakitera eman duenez, 24 talde egongo dira uztailaren 30eko lasterketan, guztira, 168 txirrindulari. Taldeen artean, UCI World Team rankingeko 18 taldeez gain, UCI Pro Teameko 6 talde ere egongo dira Donostian: Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma, Burgos BH, Team Total Energies eta Arkea-Samsic.
Azken parte-hartzaileen zerrenda egun jokoan dagoen Frantziako Tourrak baldintzatuko du, baita faboritoen egoera fisikoak ere. Askok bolada onari heldu diezaiokete Gipuzkoako errepideetan barrena Tourra amaitu berritan.
224 kilometroko ibilbidea izango du probak, 6 mendi gainekin. Gauzak horrela, egun Frantziako lasterketako lehen 10 sailkatuen artean dagoen eta iaz Donostiako Klasikoa irabazi zuen Neilson Powless estatubatuarraren txanda nork hartuko dion jakingo da uztailaren 30ean.