2025eko Italiako Giroko 16. etaparen profila: Piazzola Sul Brenta-San Valentino (203 km)
Maiatzaren 27ean, asteartean, 2025eko Italiako Giroko 16. etapa jokatuko da Piazzola Sul Brenta eta San Valentino artean. 203 kilometroko ibilbidean lau mendate egongo dira: 2. mailako bat eta 1. mailako hiru.
Txirrindulariek Giroko azken atseden egunaren ostean ekingo diote etapa honi. Hasiera lauaren ondoren, eguneko lehen mendatea iritsiko da: Carbonare, 2. mailakoa. 12,9 kilometroko igoera da, % 4,6ko batez bestekoarekin, eta % 10eko maldak ditu tarterik gogorrenean.
Jaitsiera azkar baten ostean, txirrindulariek Candriai 1. mailako mendatearekin topo egingo dute: 10,1 kilometroko igoera da, % 7,6ko batez bestekoa duena. Tarte batzuetan % 13ko aldapak ditu.
156. kilometroan, helmugatik 47ra, Passo di Santa Barbararen txanda iritsiko da (1. mailakoa). 13 kilometro ditu, % 9ko batez bestekoarekin, eta zati gogorrenean % 14ko maldak ditu.
Etapa San Valentinoko igoerarekin amaituko da: 1. mailako mendatea, 18,1 kilometroko igoerarekin, eta % 6,1ko batez bestekoarekin. Azken hiru kilometroak dira gogorrenak, % 12ko aldapak baititu.
Etapa zuzenean jartraitu ahalko duzu eitb.eus-en 11:15ean, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 16. etapa (maiatzak 27, asteartea)
Ibilbidea: Piazzola Sur Brenta-San Valentino
Distantzia: 203 km
Hasiera-ordua: 11:20
Amaiera ordua: 16:53 (38 km/h) | 17:14 (36 km/h) | 17:37 (34 km/h)
Mendiko saria: Carbonare (2. maila), 75,3. kilometroan; Candrial (1. maila), 114,9. kilometroan; Santa Barbara (1. maila), 168,4. kilometroan; San Valentino (1. maila), 203. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon