Mikel Landa, Italiako Giroan Soudal Quick-Stepen taldeburu
Mikel Landa izango da Soudal Quick-Stepen taldeburua 2025eko Italiako Giroan. Lasterketa maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko da. Etapa guztiak zuzenean ikusteko aukera izango duzu eitb.eus-en eta Euskal Telebistan (ETB).
Landa izango da taldeko liderra. Arabarrak Giroa sailkapen nagusiko lehen hiru postuetan amaitu nahi du; hau da, podiumean bukatzea du helburu. Guztira. Bere kirol ibilbidean hiru etapa garaipen lortu ditu Giroan, eta mendiko maillota ere bereganatu zuen 2017an. Hala ere, inoiz ez du lasterketa podiumean amaitu, eta har hori bete nahi du.
Landari honako zazpi txirrindulari hauexek lagunduko diote Giroan: Mattia Cattaneo, Josef Cerny, Gianmarco Garofoli, Ethan Hayter, James Knox, Luke Lamperti eta Paul Magnier.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon