Neve Bradbury nagusitu da Blockhausko igoeran, eta Longo Borghinik lidergoari eutsi dio segundo bakarragatik
Neve Bradbury (Canyon) txirrindulari australiarrak irabazi du 2024ko Italiako Giroko zazpigarren etapa, Lanciano eta Blockhaus artekoa (120 km), azken mendatean erasoa jo ostean. Bestalde, Elisa Longo Borghinik (Lidl-Trek) lider jarraitzen du, segundo bakarrera duela Lotte Kopecky (SD Worx).
Cecilie Uttrup Ludwig hirugarren zegoen sailkapen nagusian, eta Blockhausko igoeraren hasieran lasterketaren buruan zegoen taldetik erori da. Igoera aldapatsu horretan, Bradbury (Canyon), Kopecky (SD Worx), Longo Borghini (Lidl-Trek), Rooijakkers (Fenix) eta Niedermaier (Canyon) lehiatu dira.
Bradbury australiarrak erasora jo du 11 kilometroren faltan, eta berriro egin du 9 kilometroren faltan, eta minutu bat baino gehiagoko aldea atera die aurkariei.
Longo Borguinik eta Kopeckyk (sailkapen nagusiko lehen eta bigarren sailkatuek, hurrenez hurren) atzetik lehiatu dute lidergoa, hiru segundoko aldea bakarrik baitzegoen bien artean. Azken metroetan, denbora berarekin helmugaratuta, belgikarrak bigarren postua eskuratu du eta italiarrak hirugarrena.
Horrela, Longo Borghinik lidergoari eutsi dio, segundo bakar bategatik, azken etaparen faltan. Kopecky bigarren da (+0:01), eta Bradbury hirugarren (+1:12).
7. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - BRADBURY Neve (Canyon) 4:17:34
2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) +0:44
3 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) d. b.
4 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +1:07
5 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) +2:02
6 - LABOUS Juliette (DSM) d. b.
7 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +2:05
8 - REALINI Gaia (Lidl-Trek) +2:15
9 - MEIJERING Mareille (Movistar) +4:20
10 - GARCÍA Mavi (Liv AlUla) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) 20:42:43
2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) +0:01
3 - BRADBURY Neve (Canyon) +1:12
4 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +2:01
5 - LABOUS Juliette (DSM) +2:11
6 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) +2:28
7 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +2:54
8 - REALINI Gaia (Lidl) +3:19
9 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +4:18
10 - GARCÍA Mavi (Liv AlUla) +5:13
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon