Italiako Giroaren 7. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Capua-Gran Sasso d'Italia (218 km)
2023ko Italiako Giroak zazpigarren etapa jokatuko du maiatzaren 12an, ostiralean, mendiko etapa gogor batekin: 218 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre txirrindulariek Capua eta Gran Sasso D'Italia artean, eta 3900 metroko desnibel metatua izango dute zain.
Edizioko bigarren etaparik luzeena izango da, baita zailenetakoa ere, gainditu beharreko hiru mendateen zailtasunagatik. Hala, esfortzu fisiko handia egin beharko dute parte-hartzaileek. Lehen 90 kilometroak errepide azkarretatik igaroko dira, Isernia eta Rionero Sannitico herrien inguruan. Hortik aurrera, ibilbidea zailtzen hasiko da 100. kilometroan iritsiko den Roccarasoko igoerarekin (2. mailakoa). Behin goialdean, Sulmona eta Popolirako jaitsiera luzeari ekingo diote.
Bussi sul Tirino herritik pasatu ondoren, 45 kilometro inguruko azken igoera hasten da. Igoera hori bi zatitan egongo da banatuta Mendiko Sailkapen nagusiari begira: lehena, Calascioraino (2. mailakoa); bigarrena, laburrago eta maldatsuagoa (Gran Sasso d'Italia, 1. mailakoa), helmugaraino iritsiko dena. Bukaerako igoera horrek % 9 inguruko batez besteko maldak ditu, tarte batean % 13koak izaterarino iristen direnak.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:05etik aurrera; ETB4k 14:00etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 6. etaparen profila | Ikusi 8. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
CALASCIO
GRAN SASSO D'ITALIA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 7. etapa (maiatzak 12)
Ibilbidea: Capua – Gran Sasso d´Italia (Campo Imperatore)
Distantzia: 218 km
Goranzko desnibel metatua: 3.900 m
Hasiera-ordua: 11:20
Amaiera-ordua: 16:54 (39 km/h) | 17:14 (37 km/h) | 17:36 (35 km/h).
Mendiko saria: Roccaraso (2. mailakoa), 100,5. kilometroan; Calascio (2. mailakoa), 185,8. kilometroan; Gran Sasso d'Italia (1. mailakoa), 218. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon