2023ko Italiako Giroaren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Venosa-Lago Laceno (175 kilometro)
Italiako Giroko 4. etapa jokatuko da maiatzaren 9an, asteartean. Apeninoetan sartuko da lasterketa, eta txirrindulariek Venosa eta Lago Laceno arteko 175 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Guztira, 3.500 metroko desnibel metatua izango du jardunaldiak.
Hasieran, laua izango da ibilbidea; gero, ordea, hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Lehen mendatea Passo delle Crocelle izango da, eta, jarraian, Valico di Monte Carruozzo igo beharko dute. Biak ala biak 2. mailakoak dira, eta % 6ko batez besteko penditza dute. Igoerek zein jaitsierek hainbat bihurgune dituzte.
Azken kilometroetan ekingo diote Colle Molellako igoerari. Txirrindulariek batez beste % 6ko pendizak aurkituko dituzte 9,9 kilometroko igoeran. Azken 3 kilometroetan, bihurguneak eta % 10-12ko maldak izango dira protagonista.
Etapa 300 metroko zuzengunean amaituko da.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:20tik aurrera; ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
COLLE MOLELLAKO IGOERA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (maiatzak 9)
Ibilbidea: Venosa – Lago Laceno
Distantzia: 175 km
Goranzko desnibel metatua: 3.500 m
Hasiera-ordua: 12:45
Amaiera-ordua: 17:00 (41 km/h) | 17:15 (39 km/h) | 17:31 (37 km/h).
Mendiko saria: Passo delle Crocelle (2. mailakoa), 64,2. kilometroan; Valico di Monte Carruozzo (2. mailakoa), 110,2. kilometroan; Colle Molella (2. mailakoa), 172. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon