Italiako Giroaren 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Napoli-Napoli (162 km)
2023ko Italiako Giroaren seigarren etapa jokatuko da maiatzaren 11n, ostegunean. Napolin hasi eta amaituko den 162 kilometroko etapa mendi ertainekoa izango da, eta 2.800 metroko desnibel metatua pilatuko du.
Ibilbide osoan zehar, bihurgune, igoera eta jaitsiera ugari ditu etapak, baina nahiko laua izango da Valico di Chiunzi (2. mailakoa, % 6,3ko aldapak) igotzen hasi arte. Ondoren, Amalfitaniako kostaldera jaitsiko dira, Sorrentora.
Ondoren, hainbat hiri zeharkatuko dituzte igoera eta jaitsiera artean, Pico Sant Angelo (3. maila) mendatera iristeko. Horixe izango da etapako azken zati gogorra; beraz, norbaitek aurrera jotzen saiatzeko toki aproposa izan daiteke.
Hortik aurrera, ibilbideak beheranzko joera hartuko du, eta, galtzada-harrizko tarteren bat edo beste kenduta, ez die aparteko ahaleginik eskatuko txirrindulariei.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:45etik aurrera; ETB4k 14:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 5. etaparen profila | Ikusi 7. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 6. etapa (maiatzak 11)
Ibilbidea: Napoli – Napoli
Distantzia: 162 km
Goranzko desnibel metatua: 2.800 m
Hasiera-ordua: 13:15
Amaiera-ordua: 17:01 (43 km/h) | 17:13 (41 km/h) | 17:26 (39 km/h).
Mendiko saria: Valico di Chiunzi (2. mailakoa), 48,8. kilometroan; Picco Sant Angelo (3. mailakoa), 95,9. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon