2023ko Italiako Giroaren 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Fossacesia Marina-Ortona (19,6 km)
2023ko Italiako Giroa maiatzaren 6an hasiko da, larunbatez, 19,6 kilometroko erlojupeko batekin. Etapa Fossacesia Marinan hasi eta Ortonan amaituko da. Antolatzaileek prestatutako ibilbidea laua da 16. kilometroraino, baina azken tartea aldapan dago; pentsatzeko modukoa da lasterketako gizon indartsuenen arteko lehen aldeak zehaztuko direla, baina, ziur aski, alde horiek ez dira oso handiak izango.
106. Italiako Giroa 13:50ean abiatuko da; izan ere, orduan irtengo da lehen txirrindularia. Aurreikuspena da azken ziklista parte hartzaileak 17:09 aldera zeharkatzea helmuga; txirrindulari azkarrenek 22 minutu eta erditik gorako ahalegina burutu beharko dute.
Lehen maglia arrosa nork jantziko duen jakingo dugu, eta, horrez gain, mendiko sailkapenaren lehen liderraren izena argituko du etapak; izan ere, helmuga 4. mailako mendate puntuagarri batean dago kokatuta.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 13:40tik aurrera. Telebistako emanaldia 15:00etan hasiko da ETB1en, etapa amaitu arte.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (maiatzak 6)
Ibilbidea: Fossacesia Marina – Ortona
Distantzia: 19,6 km
Goranzko desnibel metatua: 100 m
Hasiera-ordua: 13:50
Amaiera-ordua: 17:10 (54 km/h).
Mendiko saria: Ortona (4. mailakoa), 19,6 kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon