2023ko Italiako Giroaren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Teramo-San Salvo (201 km)
2023ko Italiako Giroak bigarren etapa jokatuko du maiatzaren 7an, igandean, aurtengo edizioko distantzia luzeko lehen jardunaldiarekin; izan ere, Teramo eta San Salvo lotuko dituen ibilbideak 201 kilometro izango ditu, eta 1.400 metroko desnibela.
Etapan zehar tarte lauak eta igoera laburreko beste batzuk tartekatuko dira, hala nola Bellante, Controguerra eta Colonnella, Silvi Paeseraino (4. maila) heldu aurretik, non 4 kilometro inguruko igoera batek lehenengo Mendiko Sailkapenaren Saria emango duen.
Puntuagarria izango ez den Chietiko igoeraren ondoren eta jardunaldiko biarren mendatea helduko da (Ripa Teatinan), hura ere 4. mailakoa. Behin itsasertzera itzulita, lasterketa San Salvoko helmugara iritsiko da.
Azken kilometroak ia zuzenak eta lauak dira, eta ezin hobeak esprintean nabarmentzeko, txirrindulariren batek ihes egitea lortzen ez badu.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa 14:15etik aurrera. Telebistako emanaldia 15:00etan hasiko da ETB1en, etapa amaitu arte.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 2. etapa (maiatzak 7)
Ibilbidea: Teramo – San Salvo
Distantzia: 201 km
Goranzko desnibel metatua: 1.400 m
Hasiera-ordua: 12:30
Amaiera-ordua: 16:59 (45 km/h) | 17:12 (43 km/h) | 17:26 (41 km/h).
Mendiko saria: Silvi Paese (4. mailakoa), 84,5. kilometroan; Ripa Teatina (4. mailakoa), 130,3. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon