Alessandro Covi gailendu da Marmoladan Giroko azken-aurreko etapan
Alessandro Covi (UAE Emirates) italiarrak irabazi du Italiako Giroko hogeigarren etapa, Belluno eta Marmoladako gailurra (Passo Fedaia) artean (168 km). Bestalde, Jai Hindley australiarrak (Bora) liderraren maglia arrosa jantzi du.
Covi bakarrik helmugaratu da 4:46:33ko denborarekin, eta faboritoen artean Hindley australiarrak 2:30 minutura zeharkatu du helmuga, 1:28ko tartea ateraz Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrari. Mikel Landak asko sufritu du egun osoan zehar, baina hirugarren postua mantendu du.
Igande honetan Italiako Giroaren hogeita batgarren eta azken etapa lehiatuko da, banakako erlojupekoan. Veronan hasi eta amaituko da eta 17,4 kilometroko ibilbidea izango du.
20. ETAPA
Etapako sailkapena:
1 - COVI Alessandro (UAE) 4:46:34
2 - NOVAK Domen (Bahrain) +0:32
3 - CICCONE Giulio (Trek) +0:37
4 - PEDRERO Antonio (Movistar) +1:36
5 - ARENSMAN Thymen (DSM) +1:50
6 - HINDLEY Jai (BORA) +2:30
7 - LEEMREIZE Gijs (Jumbo) +3:04
8 - CARTHY Hugh (EF) +3:19
9 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.
10 - KÄMNA Lennard (BORA) +3:39
11 - CARAPAZ Richard (INEOS) +3:58
20 - BILBAO Pello (Bahrain) +5:06
Sailkapen nagusia:
1 - HINDLEY Jai (BORA) 86:07:19
2 - CARAPAZ Richard (INEOS) +1:25
3 - LANDA Mikel (Bahrain) +1:51
4 - NIBALI Vincenzo (Astana) +7:57
5 - BILBAO Pello (Bahrain) +8:55
6 - HIRT Jan (Intermarché) +9:07
7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +11:18
8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +16:04
9 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) +17:29
10 - CARTHY Hugh (EF) +17:56
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon