Joao Almeidak Italiako Giroa utzi du, covid-19an positibo emateagatik
Joao Almedia (UAE Emites) portugaldarrak Italiako Giroa utzi du covid-19an positibo emateagatik. Almeida laugarren zen sailkapen nagusian, Richard Carapaz liderrarengandik 1:54ra, eta Mikel Landaren hirugarren postutik 49 segundora.
Landak asteazkenean lortu zuen hirugarren postura igotzea, Almeidaren kalterako. Portuigaldarraren erretiroak podiuma lortzeko bidea errazten dio arabarrari, orain Almeidaren laugarren postua hartu duen Vincenzo Nibali 4:43ra baitauka.
Almeida zen faborito nagusia igandean Veronan jokatuko den erlojupekoari begira. Etapa horrekin amaituko da Giroaren aurtengo ekitaldia.
2022ko edizioan covid-19agatik lasterketa utzi behar izan duen bigarren txirrindularia da Almeida, 16. etapan Jonathan Caicedo ekuadortarrarenaren ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon