2022ko Italiako Giroko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Palmi – Scalea (194 km)
Maiatzaren 12an, ostegunean, Italiako Giroaren 6. etaparen txanda izango da. Palmitik abiatuko da tropela, eta helmuga Scalean kokatuta egongo da. Guztira, 194 kilometroko ibilbidea du jardunaldiak.
Txirrindulariek ibilbideko 20. kilometroan ekingo diote etapako mendate bakarra igotzeari. Mileto eta Razzako aireportuaren artean kokatutako igoera luzea da, 11 kilometro ingurukoa, baina malda oso leunak ditu. Ondoren, ibilbidea ia erabat laua da helmugara arte.
Azken kilometroetan ez dago bihurgunerik eta errepidea ona da. Itxura guztien arabera, esprinterrek ez dutela etapa garaipena lortzeko aukera alferrik galduko.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:25etik aurrera; ETB4k 14:15etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 5. etaparen profila | Ikusi 7. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
ETAPAKO FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6.etapa (maiatzak 12)
Ibilbidea: Palmi – Scalea
Distantzia: 192 km
Hasiera-ordua: 12:35
Amaiera-ordua: 17:00 (46 km/h) | 17:12 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h).
Mendiko saria: Aeroporto L. Razza, 4. mailakoa, 34,5. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon