Guerreirok saririk gabe utzi du Castroviejo Roccarasoko igoeran
Ruben Guerreiro (EF) portugaldarrak Jonathan Castroviejo (Ineos) bizkaitarra gainditu du igande honetan, Italiako Giroko bederatzigarren etapan, San Salvo eta Roccaraso arteko 208 kilometroko ibilbidean. Joao Almeida (Deceunick Quick Step) portugaldarrak maglia arrosari eutsi dio.
Guerreirok erantzun egin dio helmugarako 6 kilometroren faltan Castroviejok ihesaldiko gainerako kideei egindako erasoari, eta aurrera jo dute bat eginda. Biek ala biek borroka gogorra izan dute azken igoeran garaipena lortzeko, % 12ko maldetan. Azkenean, baina, portugaldarrak lortu du garaipena bien arteko esprintean, eta zortzi segundoko aldearekin gurutzatu du helmuga.
Sailkapen nagusian, Almeidak elastiko arrosa janzten jarraituko du, Wilco Kelderman (Sunweb) herbeheretarrarekiko 30 segundoko aldearekin. Azken horrek Pello Bilbao (Bahrain Mclaren) gainditu du sailkapenean bederatzi segundogatik. Horrela, une honetan Bilbao hirugarren da, liderrarengandik 39 segundora.
Astelehenean, lehendabiziko atseden-eguna izango dute txirrindulariek, eta, asteartean, hamargarren etapa jokatuko dute, Lanciano eta Tortoreto artean (177 kilometro). Bertan, laugarren mailako hiru mendate eta hirugarren mailako bat igo beharko dituzte. Jardunaldiko lehen zatia Adriatikoko kostaldean zehar egin ostean, azken 40 kilometroak 'harresiz' zipriztinduta topatuko dute.
Etxeondoren lehiaketa
Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Txirrindulari gazteen bilakaera: adinean gora, garaipenetan behera
Txirrindulari gazteen bilakaera aztertu du Xabier Usabiagak “Ez da Giro” saioan. Azken urteetan joera aldatu egin da: adinean gora egiten duten heinean, lorpenetan behera. Juan Ayuso, Joshua Tarling eta beste askori gertatu zaien moduan.
Igor Arrietaren ahalegin handia, eta Michael Valgrenen erasoa eta garaipena, Giroko 17. etapako azken kilometroetan
UAEko txirrindulari nafarrak lasterketa buruan zihoazen ziklistak harrapatu ditu, alegia, Valgren eta Einer Rubio; gerora, atzetik zetozen gizonek aurreko hirurekin bat egin dute; azkenean, Valgrenek garaipen bikaina eskuratu du.
Igor Arrieta: “Bagenekien ihesaldia helmugara irits zitekeela; saiatu naiz”
Igor Arrieta seigarren postuan hlmugaratu da Italiako Giroko 17.etapan. Ihesaldiko protagonistetako bat izan da, horretarako “egun gogorra” izan den arren.
Michael Valgren danimarkarrak irabazi du Andalon, Igor Arrieta berriro protagonista izan den etapan
Azkenenean Uharte Arakileko txirrindularia seigarren helmugaratu da. Hogeita hamar bat txirrindularik, tartean, Giro honetan etapa irabazi duen nafarrak eta Jhonatan Narvaez ekuadortarrak, osatu dute eguneko ihesaldia. Errepidea bustita edo heze izan dute ziklistek gaurkoan.
Zenbat balio du UCI World Tourreko lasterketa bat antolatzeak?
Ikuskizuna bai, baina UCI World Tourreko lasterketa bat antolatzea garestia ere bada. Xabier Usabiagak kostuak zeintzuk eta zenbatekoak diren azaldu dizkigu, Itzulia eta Danilith Nokere Koerse adibidetzat jarrita.
Vingegaardek erakustaldia eman du Carì mendatean: lau etapa garaipen daramatza, eta aurkariak bigarren postuaren bila dabiltza
Jonas Vingegaardek 2026ko Italiako Giroko maglia arrosa du aldean, eta hamaseigarren etapan are gehiago sendotu du lehen postu hori; eguna Carì lehen mailako mendatean amaitu da, eta danimarkarrak erabat kontrolpean izan ditu aurkariak. Hala, azken horiek podiumeko beste bi postuak ari dira jokatzen.
Visma taldea nagusi izan da Cariko igoeran, eta Vingegaardek Giroa erabakita utzi du
Tropelak eguneko ihesaldia azken igoerako lehen aldapetan harrapatu du, eta, Team Visma-Lease taldeak gidatuta, erritmo gogorra ezarri du Cariko aldapa gogorretan (11,6 km % 8ra). Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 6 kilometrora, eta bere laugarren etapa garaipena lortu du.
2026ko Italiako Giroko 20. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Gemona del Friuli-Piancavallo (200 km)
109. Italiako Giroaren azken-aurreko etapako azken hirurogeita hamar kilometroetan, txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute Piancavallo lehen mailako mendate gogorra. Hor, Piancavallon, eguna amaituko da, eta ziklistei soilik beste etapa bat geldituko zaie, Erromakoa; hortaz, ia-ia dena erabakiko da 20. etapa honetan.
2026ko Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Feltre-Alleghe (151 km)
Dolomita Alpeetan jokatuko den etapa ikaragarri gogorra da. Txirrindulariek ibilbidean sei mendate jarraian eta, gutxi gorabehera, 5.000 metroko desnibela gainditu beharko dituzte.
Joseba Beloki: “Oso Giro arraroa izaten ari da"
Joseba Beloki txirrindulari ohi eta Giroan lehian ari den Markel Belokiren aitak lasterketaren lehen bi asteen analisia egin du. Giro honetan txirrindulariak "oso azkar" ibili direla esan du eta Giroa bukatzeko falta diren etapetan mugimendu gutxi izango direla iragarri du.