Demare Sagani nagusitu zaio laugarren etapako esprint estuan
Arnaud Demarek (Groupama) irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa, Catania eta Villafranca Tirrena (140 kilometro) artekoa, esprint estu batean Peter Sagan (Bora) mendean hartuta. Joao Almeidak (Deceunick Quick Step) lidertzari eutsi dio.
Demare oso gutxigatik nagusitu da esprintean Saganen eta Davide Balleriniren (Deceunick Quick Step) aurrean. Irabazleak hiru ordu, 22 minutu eta 13 segundo behar izan ditu laugarren etapa betetzeko.
Joao Almeidak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan eta bi segundo ateratzen dizkio bigarren den Jonathan Caicedori (Education First). Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) euskal txirrindularia hirugarren postuan da liderrarekiko 39 segundora.
Etxeondoren lehiaketa
Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon