Bigarren atseden eguna du Giroak, eta Mikel Landa zalantzan dago
Nairo Quintanak Italiako Giroaren 9. etapan erakustaldia eman ondoren, Italiako lasterketak bigarren atseden eguna du astelehen honetan. Quintana da maglia arrosaren jabe, baina animoak aztoratuta daude Mikel Landa, Geraint Thomas eta Adam Yates jota utzi zituen istripuagatik.
Errepidean gaizki geldituta zegoen Poliziaren motor batek eragin zuen istripua. Orica taldeko zuzendaria oso haserre azaldu da, eta Movistarri ere mezua bidali dio istripua izan ostean ez zelako haien zain geratu. Jose Luis Arrieta Movistarreko zuzendaria, ordea, lasai agertu da, eta bere taldeak ondo egin zuela uste du.
Sailkapen nagusian, Nairo Quintana dago lider, eta kolonbiarraren aurkari nagusiak Pinot, Dumoulin eta Mollema dira orain. Giroak asteartean ekingo dio berriro lasterketari, 39,8 kilometroko erlojupeko gogor batekin, eta asteburuan itzuliko dira mendateak errepidera.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon