Ewan azkarrena izan da esprintean, Gaviriaren aurretik
Caleb Ewan australiarra gailendu da Italiako Giroko zazpigarren etapan. 224 kilometroko ibilbidea egin sute txirrindulariak Castrovillari eta Alberobello artean. Bob Jungels Quick Step taldeko txirrindulariak lider jarraitzen du.
22 urteko Ewanek erasoa jo du urrutitik eta oso gutxigatik nagusitu zaio Fernando Gaviria kolonbiarrari eta Sam Bennet irlandarrari.
Azken kilometroetan izan den abiadura biziaren ondorioz, tropel nagusia zatitu egin da, baina sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Bob Jungelsek lider jarraitzen du, Geraint Thomas bigarren da, sei segundora eta Adam Yates hirugarren, 10 segundora, gainontzeko faboritoak bezala.
Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 189 kilometro Molfetta eta Paschici artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon