Gaviria kolonbiarrak etapa eraman du eta lider jarri da
Fernando Gaviria Quick Step taldeko kolonbiarrak irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, Sardinian jokatzen den azkena. Txirrindulariek 148 kilometroko ibilbidea egin dute Tortolí eta Cagliari artean. Gaviria da orain sailkapen nagusiko lider berria.
22 urteko txirrindulariak indar erakustaldia eman du azken metroetan eta aise gailendu da. Gaviriaren lehen parte hartzea da Italiako Giroan eta lasterketa handi batean. Hiru ordu, 26 minutu eta 33 segundoko denbora egin du irabazleak.
Bigarren Bora taldeko Rudiger Selig alemaniarra izan da, eta Giacomo Nizzolo italiarra (Trek), hirugarren.
Astelehenean atseden eguna izango dute Giroan. Siziliara joango dira, asteartean mendian amaitzen den lehen etapa jokatzeko. Helmuga Etnan izango dute, % 7,2ko batez besteko aldapekin, lehen azterketa serioa izango da faboritoentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon