Ulissiren garaipena etapa amaiera ikusgarrian
Lampre taldeko Diego Ulissik bere bigarren garaipena erdietsi du aurtengo Italiako Giroan Modena eta Asolo arteko etapan (227 kilometro). Eguneko azken kilometroak zoragarriak izan dira, helmugarako 30 faltan, halere, erorikoa izan da eta tropeleko txirrindulari askorekin.
Azken txanpan faboritoen artean erasoak izan dira, eta uste baino gehiago lan egin behar izan dute azken kilometro horietan. Steven Kruijswijkek (LottoNL-Jumbo) jo du eraso gogorrena, baina Vincenzo Nibalik (Astana) eta Alejandro Valverdek (Movistar) adi, arazorik gabe harrapatu dute Lottokoa.
Azken erasoa Amadorrek, Ulissik eta Jungels liderrak berak jo dute eta hauek heldu dira bakarrik helmugara. Lamprekoa azkarrena dela erakutsi, eta beste garaipen bat eskuratu du Giroan.
11. etapako sailkapena
.1. Diego Ulissi (ITA) Lampre 4h:56:32
.2. Andrey Amador (CRC) Movistar d.b
.3. Bob Jungels (LUX) Etixx d.b
.4. Giacomo Nizzolo (ITA) Trek 13ra
.5. Sonny Colbrelli (ITA) Bardiani d.b
.6. Matteo Trentin (ITA) Etixx d.b
.7. Sacha Modolo (ITA) Lampre - Merida d.b
.8. Enrico Battaglin (ITA) LottoNl-Jumbo d.b
.9. Tim Wellens (BEL) Lotto Soudal d.b
10. Alejandro Valverde (ESP) Movistar d.b
Sailkapen nagusia
.1. Bob Jungels (LUX) Etixx 40h:19:52
.2. Andrey Amador (CRC) Movistar 24
.3. Alejandro Valverde (ESP) Movistar 1.07
.4. Steven Kruijswijk (HOL) LottoNl-Jumbo d.b
.5. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 1.09
.6. Rafal Majka (POL) Tinkoff 2.01
.7. Ilnur Zakarin (RUS) Katusha 2.25
.8. Esteban Chaves (COL) Orica 2.43
.9. Gianluca Brambilla (ITA) Etixx 2:45
10. Diego Ulissi (ITA) Lampre 2:47
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon