Mikel Landa: 'Dezepzio handia izan da'
Mikel Landak Italiako Giroa utzi zuen bart. Sky taldeak konfirmatu duenez, "Landak gastroenteritisak jota utzi behar izan du Giroa".
Skyko taldeburuak sailkapen nagusiko zortzigarren postuan ekin zion Campi Bisenzio eta Sestola arteko etapari, Gianluca Brambilla liderrarengandik minutu eta 18 segundora. Euskal txirrindulariak gau txarra pasa zuen, etapan zehar hobeto sentitzeko intentzioarekin. Taldea lagun izan zuen, baina azkenean Giroa uzteko erabakia hartu behar izan zuen.
Bere agurrean aurki bueltatuko dela eta helburu berriekin esan du: 'dezepzio handia izan da. Ez bakarrik sailkapenean ondo nengoelako, baizik aurretik egindako lana Giroan sasoiko egoteagatik. Saiatu nintzen, baina berehala konturatu nintzen gaizki nengoela.'
izki nengoela.'Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon