Cicconek irabazi du etapa eta Jungels da lider berria
Giulio Ciccone (Bardiani) italiarrak irabazi du Italiako Giroaren hamargarren etapa eta Bob Jungels (Trek) da lasterketako lider berria, gaur arte liderra izan den Gianluca Brambillaren kaltetan. Campi Bisenzio eta Sestola artean egin den etapak 219 kilometroko ibilbidea izan du.
Cicconek 5 ordu, 44 minutu eta 32 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Ivan Rovni (Tinkoff) izan da bigarren eta Darwing Atapuma (BMC Racing), hirugarren. Sailkapen nagusian Bob Jungels da liderra eta 26 segundo ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Andrey Amadorri (Movistar). Alejandro Valverde (Movistar) da hirugarren postuan, liderrarengandik 50 segundora.
Baina, eguneko albistea izan da Mikel Landa (Team Sky) euskal txirrindulariak erretiroa hartu duela, gastroenteritisak jota.
10. etapako sailkapena:
1. Giulio Ciccone (Italy / Bardiani Valvole) 5:44:32"
2. Ivan Rovnyi (Russia / Tinkoff) +42"
3. Darwin Atapuma (Colombia / BMC Racing) +1:20"
4. Nathan Brown (U.S. / Cannondale) +1:53"
5. Damiano Cunego (Italy / Nippo) +2:04"
6. Andrey Amador (Costa Rica / Movistar) +2:10"
7. Giovanni Visconti (Italy / Movistar) +2:11"
8. Alejandro Valverde (Spain / Movistar)
9. Esteban Chaves (Colombia / Orica)
10. Jakob Fuglsang (Denmark / Astana)
Sailkapen nagusia:
1. Bob Jungels (Luxembourg / Etixx - Quick-Step) 40:19:52"
2. Andrey Amador (Costa Rica / Movistar) +26"
3. Alejandro Valverde (Spain / Movistar) +50"
4. Steven Kruijswijk (Netherlands / LottoNL)
5. Vincenzo Nibali (Italy / Astana) +52"
6. Gianluca Brambilla (Italy / Etixx - Quick-Step) +1:11"
7. Rafal Majka (Poland / Tinkoff) +1:44"
8. Jakob Fuglsang (Denmark / Astana) +1:46"
9. Ilnur Zakarin (Russia / Katusha) +2:08"
10. Esteban Chaves (Colombia / Orica) +2:26"
Zure interesekoa izan daiteke
Txirrindulari gazteen bilakaera: adinean gora, garaipenetan behera
Txirrindulari gazteen bilakaera aztertu du Xabier Usabiagak “Ez da Giro” saioan. Azken urteetan joera aldatu egin da: adinean gora egiten duten heinean, lorpenetan behera. Juan Ayuso, Joshua Tarling eta beste askori gertatu zaien moduan.
Igor Arrietaren ahalegin handia, eta Michael Valgrenen erasoa eta garaipena, Giroko 17. etapako azken kilometroetan
UAEko txirrindulari nafarrak lasterketa buruan zihoazen ziklistak harrapatu ditu, alegia, Valgren eta Einer Rubio; gerora, atzetik zetozen gizonek aurreko hirurekin bat egin dute; azkenean, Valgrenek garaipen bikaina eskuratu du.
Igor Arrieta: “Bagenekien ihesaldia helmugara irits zitekeela; saiatu naiz”
Igor Arrieta seigarren postuan hlmugaratu da Italiako Giroko 17.etapan. Ihesaldiko protagonistetako bat izan da, horretarako “egun gogorra” izan den arren.
Michael Valgren danimarkarrak irabazi du Andalon, Igor Arrieta berriro protagonista izan den etapan
Azkenenean Uharte Arakileko txirrindularia seigarren helmugaratu da. Hogeita hamar bat txirrindularik, tartean, Giro honetan etapa irabazi duen nafarrak eta Jhonatan Narvaez ekuadortarrak, osatu dute eguneko ihesaldia. Errepidea bustita edo heze izan dute ziklistek gaurkoan.
Zenbat balio du UCI World Tourreko lasterketa bat antolatzeak?
Ikuskizuna bai, baina UCI World Tourreko lasterketa bat antolatzea garestia ere bada. Xabier Usabiagak kostuak zeintzuk eta zenbatekoak diren azaldu dizkigu, Itzulia eta Danilith Nokere Koerse adibidetzat jarrita.
Vingegaardek erakustaldia eman du Carì mendatean: lau etapa garaipen daramatza, eta aurkariak bigarren postuaren bila dabiltza
Jonas Vingegaardek 2026ko Italiako Giroko maglia arrosa du aldean, eta hamaseigarren etapan are gehiago sendotu du lehen postu hori; eguna Carì lehen mailako mendatean amaitu da, eta danimarkarrak erabat kontrolpean izan ditu aurkariak. Hala, azken horiek podiumeko beste bi postuak ari dira jokatzen.
Visma taldea nagusi izan da Cariko igoeran, eta Vingegaardek Giroa erabakita utzi du
Tropelak eguneko ihesaldia azken igoerako lehen aldapetan harrapatu du, eta, Team Visma-Lease taldeak gidatuta, erritmo gogorra ezarri du Cariko aldapa gogorretan (11,6 km % 8ra). Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 6 kilometrora, eta bere laugarren etapa garaipena lortu du.
2026ko Italiako Giroko 20. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Gemona del Friuli-Piancavallo (200 km)
109. Italiako Giroaren azken-aurreko etapako azken hirurogeita hamar kilometroetan, txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute Piancavallo lehen mailako mendate gogorra. Hor, Piancavallon, eguna amaituko da, eta ziklistei soilik beste etapa bat geldituko zaie, Erromakoa; hortaz, ia-ia dena erabakiko da 20. etapa honetan.
2026ko Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Feltre-Alleghe (151 km)
Dolomita Alpeetan jokatuko den etapa ikaragarri gogorra da. Txirrindulariek ibilbidean sei mendate jarraian eta, gutxi gorabehera, 5.000 metroko desnibela gainditu beharko dituzte.
Joseba Beloki: “Oso Giro arraroa izaten ari da"
Joseba Beloki txirrindulari ohi eta Giroan lehian ari den Markel Belokiren aitak lasterketaren lehen bi asteen analisia egin du. Giro honetan txirrindulariak "oso azkar" ibili direla esan du eta Giroa bukatzeko falta diren etapetan mugimendu gutxi izango direla iragarri du.