Aruk irabazi du Cervinian, eta Landaren aurretik jarri da sailkapenean
Fabio Aruk (Astana) irabazi du Italiako Giroaren 19. etapa, Gravellona Toce eta Cerviniako mendatearen artean (236 kilometro), eta postu bat igo du sailkapen orokorrean, Mikel Landa taldekidea atzean utzita. Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) du maglia arrosa.
Goi-mendiko etapa gogorra eta luzea izan da txirrindularientzat. Contadorrek Landa gertutik zaindu du, bigarrena hasieran, 5' 15''-ra. Madrildarrak ez dio Aruren eraso bikainari erantzunik eman, eta ia bi minutuz murriztu du aldea.
Giovanni Visconti (Movistar) izan da beste protagonista, eguneko ihesaldian sartuta 40. kilometrotik. Tropelak 10,7 kilometro falta zirenean harrapatu du. Faboritoen harteko borrokak saririk gabe utzi du, Cerviniako azken igoera sailkapen orokorreko txirrindularientzat izan baita.
Movistarreko italiarra mendiko sailkapeneko borrokan sailkatu da, lehenengo postua eskuratuta. Beñat Intxausti taldekidea eta Steven Kruijswijk holandarra (Lotto-Jumbo) ditu orain aurkari.
ETAPAKO SAILKAPENAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon