Beñat Intxausti eta Mikel Landa, jaun eta jabe Campitello Matesen
Beñat Intxausti (Movistar) eta Mikel Landa (Astana) lehenengo eta bigarren izan dira Italiako Giroko 8. etapan. Guztira, 186 kilometro egin dituzte, Fiuggi eta Campitello Matese artean.
Alberto Contador lasterketako liderra bosgarren izan da, 35 segundora.
Intxaustik erasoa jo du helmugatik lau kilometrora. Ordura arte, Kruijswik izan da lasterketaren buruan, eta bzikaitarrak harrapatu egin du atzetik Reichenbackekin batera etorrita.
Mikel Landa ere atzetik etorri da eta aurrera egin du Intxausti harrapatzeko asmoz. Faborito nagusien taldetxoa, Contador eta Porterekin, hurbil zetorren, segundo gutxi batzuetara. Hala ere, ez dira euskadunak harrapatzeko gai izan.
Azkenean, Beñat Intxausti sartu da garaile Campitello Mateseko helmugan, Italiako Giroan lortzen duen bigarren garaipena izan da gaurkoa. Mikel Landa bigarren izan da, 20 segundora.
Igandean 9. etapa korrituko dute, 215 kilometrokoa, Benevento eta San Giorgio del Sannio artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon