Greipel gailendu da, eta Contadorrek erorikoa izan du helmugan
Andre Greipel Lotto taldeko alemaniarrak irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa. 183 kilometro egin dituzte, guztira, Montecatini Terme eta Castiglione Della Pescaia artean. Alberto Contadorrek lider jarraitzen du, azken metroetan erorikoa izan duen arren.
Greipelek 4 ordu 19 minutu eta 42 segundoko denbora egin du, eta Matteo Pelucchi eta Sacha Modolo italiarrei gailendu zaie helmugan.
Alberto Contadorrek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, aurkariekin zuen aldeari eutsita: bi segundo Fabio Arurekin eta 20 segundo Richie Porterekin.
Ostiralean zazpigarren etapa korrituko dute, edizio honetako luzeena: 264 kilometro, Grosseto eta Fiuggi artean.
Contador, zalantzan
Alberto Contadorreke izan du jertse arrosa podiumean jantzi, seigarren etapako azken 200 metroetan izandako erorikoaren ondorioz.
Maildarrak ez du ezer hautsi, baina sorbalda dislokatu egin du eta Tinkoff taldeak ostirala arte itxarotea erabaki du Contadorrek Giroan jarraituko duen ala ez erabakitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon